Ongi etorri!

Hirugarren urtea betetzera goaz komunikazioa eta feminismoa uztartzen hasi ginenetik gure lanen oinarri gisa. Denbora honetan lan ugari burutu, pertsona asko ezagutu eta proiektu anitz garatu ditugu! Une oro ikasketa prozesu batean gaude eta gustura ari gara gure bidea egiten.

Blog honen bidez gure egunerokoaren, proiektuen, ilusioen eta hausnarketen berri eman nahi dizugu. Zugandik gertuago egon nahi dugu eta zuk ere gurekin harremana egiteko aukera izan dezazula bide honetatik.

Lehen posta izanik, eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbide honetan gure ondoan egon diren eta dauden pertsona guztiei: zuen babesa ezinbestekoa da gure ilusioak hauspotzeko!

 

 

Jadanik Emakundeko aholkularitza homologatua gara. Horrek Berdintasun planak egiteko aukera zabaltzen digu erakunde publiko eta pribatuetan, aholkularitza eskaintzeko aukera bermatzen digu, etab. Pausoz pauso gure helburuak betetzen ari gara eta pozarren gaude azken hau lortu izanaz!

Horixe ba, esker mila pantailaren bestaldean egoteagatik eta hurrengora arte!

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies