Martxoaren 8a, zoragarria, sinestezina, kolosala, historikoa izan zen!

Lehengo astea berezia izan zen arrazoi bat baino gehiagorengatik. Kalaka ezagutzen duzuenok badakizue bi garela, bi emakume ekintzaile berau sortu eta osatzen dugunak.

Imagina dezakezue horietako bat ez dagoenean zer nolako aldaketa somatu dezaken besteak egunerokoan? Ba gustura egon arren, noski egoera aldatzen dela. Zorionez, berri on batengatik da hori! Bidean txiki bat datorrelako 😉 Baina, jakingo duzuen moduan autonomak garenak haurdun egonda ere ez ditugu erraztasun gehiegi izaten lanean. Beraz, gure ikuspegi feminista mantenduz, gure erara moldatu gara lana egin, bezeroei arreta egokia eskaini eta gutako batek behar eta merezi duen tartea hartzeko erditu aurretik eta ostean.

Guretzat ere erronka bat izaten ari da, baina gustura gaude eta harro egiten ari garen bideaz. Beraz, txikia jaiotzen denean ongi etorria egingo diogu eta amari behar duen deskantsua izaten utziko diogu.

Gure erronka, behar eta oztopoak gaindituz jarraitzen dugu Kalaka kalakari eginez. Sinesten dugun jendarte feminista baten alde lanean jarraitzen dugu, gustuko dugunean lan egitea oparia delako, nahiz eta inork ez duen esan erraza denik. Ekintzailetza zaila da eta are gehiago erreferente falta dagoenean, baina, ari gara bidea egiten 😉

Martxoaren 8a

Horretaz gain, martxoaren 8a ere izan zen lehengo astean. Guk inoiz bizi izan dugun martxoaren 8 jendetsuena: aldarrikapenez beteta, adin guztietako emakumez josia, historikoa! Emozionantea izan zen eguna kalean borrokan igarotzea hainbeste emakumeren artean. Oraindik emozioak kudeatu nahian gabiltza, zoragarria izan zen eta!

Esker mila denoi herri eta hiriak gelditu eta gure espazioa eskuratzeagatik; aldaketa beharrezkoa delako, jendarte desberdin bat nahi dugulako, martxoaren 8a egunero dela gogorarazi behar dugu. Iraultza feminista izango da edo ez da izango!

Argazkia: Argia

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies