Ipuin parekideak online formakuntza eta IpuinLab online tailerra hastear ditugu. Izena ematera animatzen al zara? Primeran pasako dugu!

Ipuinlab ikastaroa Kalaka

Ipuinak balore parekideak helarazteko ezinbesteko baliabideak dira. Ipuinetako pertsonaien bidez neska zientzialariak eta mutil sensibleak ezagutuko ditugu printzesa ahul eta printzipe bihotzgabeen ordez. Zoritxarrez, hori lortu ahal izateko, bide luzea dugu aurretik. Nahiz eta geroz eta ipuin gehiago diren balore parekideak, aniztasuna eta bestelako gaiak lantzen dituztenak, ipuin sexista ugari topa ditzakegu liburu denda eta liburutegietako apaletan. Hori dela eta, bi formakuntza hauek martxan jarri ditugu oraingoan.

Ipuinetan eta bestelako kultura produktuetan irakurri eta entzuten ditugunek eragin zuzena dute gure balore, imaginario eta bestelakoetan. Hori dela eta, ipuin parekideen beharrean gaude, besteak beste.

IpuinLab online tailerrean ipuin parekide bat sortzea da helburua. Xehetasun guztiak irakur ditzakezu hemen klik eginez gero.

Bestetik, ipuina sortzeko denbora edota gogorik ez baduzu, baina gaiaren inguruko oinarrizko baliabideak eta edukiak irakurtzeko/lantzeko gogoz bazaude, hauxe da zure ikastaroa, ipuin parekideak online formakuntza!

Anima zaitez parekidetasunaren bidean zure alea landatzera!

Hauetaz gain, beste hainbat ikastaro –hezkidetza familian, ziklikoak gara, emakume ekintzaileak, komunikazio parekidea, etab.- ere eskaini izan ditugu Udal, Unibertsitate, Emakumeen Etxe, guraso talde, ikastola eta bestelako elkarteetan. Hori dela eta, gure eskaintzaren berri izan nahi baduzu, idatzi formakuntzak@kalaka.eus emailera eta zure zalantzak argitu ahal izango dizkizugu.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies